Gozaldi Eskaut Taldea Artxandape (Uribarri) Pastoral Barrutiko eskaut taldea gara. Aisialdiko hezkuntza-lana egiten dugu 8 eta 18 urte bitarteko neska-mutilekin. Horretarako, eskaut metodologia erabiltzen dugu hainbat jardueratan: txangoak, auzolandegiak, pazkoak, kanpamentuak, haurrentzako jardunaldiak eta beste asko.
Taldearen bizitza Damián González Maisuaren kaleko 8. zenbakian izaten da. Gune honek, hainbat jarduera egiteaz gain, Pastoral Barrutiko eta auzoko beste talde batzuekin komunitatean bizitzeko aukera ematen digu. Hala eta guztiz ere, kanpora irtetea eta aire libreaz gozatzea sustatzen dugu.
Gure web orrian ikusi ahal izango duzu zer egiten dugun, baina benetan ezagutu nahi bagaituzu, jarri gurekin harremanetan eta ikusi egunen batean gure jardueraren bat.






