Taldea

Ongi etorri gure webgunera!

Gozaldi Eskaut Taldea gara, Uribarriko eskaut taldea (Bilbon). Gozaldi 2011an hasi zen elkarte ezberdinen, guraso taldeen eta eskaut monitore ohien laguntzarekin.

Gure helburua da aisialdian heztea 8 eta 18 urte bitarteko neska-mutilak. Heziketa hori, gure lan egiteko ideietan jasotzen den bezala, hiru premisatan oinarritzen da:  hezkuntzarako aukera,gizarterako aukera eta federako aukera.

Guk jardueratzat jotzen ditugunetan, jolastu egiten gara, mendira joaten gara, proiektu humanitarioetan laguntzen dugu… Baina, jakina, neska-mutil guztiekin ez dugu gauza bera eta aldi berean egiten; hori dela eta, adar izeneko adin-taldeetan banatzen ditugu gazteak. Jarraian, adar guztiak daude, eta horrek esan nahi du gure taldean guztiak ditugula zabalik:

Koskorrak : 8-10 urteko neska-mutilak

Kaskondoak: 11-12 urteko neska-mutilak

Oinarinak: 13-14 urteko neska-mutilak

Azkarrak: 15-16 urteko neska-mutilak

Trebeak: 17-18 urteko neska-mutilak

Gure web-orrialdea ezagutzera animatzen zaituztegu eta, zalantzarik izanez gero, gurekin harremanetan jartzera. Edozein ideia, iradokizun edo kritika konstruktibo ongi etorria izango da.