Zer da giza eskubideen kontu hori?

Gaur, abenduak 10, garrantzia eman nahi diogun eguna da, hau da, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna. Askotan entzuten dugu haiei buruz, baina ba al dakigu zer diren? Esan dezakegu guztiok izate hutsagatik ditugun oinarrizko eskubide eta askatasunak direla. Horiek errespetatzeak gizakiak askatasun, justizia eta bake giroan duintasunez bizitzeko beharrezko baldintzak sortzea ahalbidetzen du.

Eskaut bezala pertsona bakoitzaren eskubideak errespetatzen saiatzen gara eta horren alde lan egiten dugu: familiekin, gazteekin eta gizartearekin. Giza eskubideak bete ahal izateko eskaut bezala identifikatzen gaituzten balioen bidez egiten dugu. Gure lanaren bidez, diskriminaziorik gabeko gizarte eta pertsona guztientzako berdintasunezko tratua duen mundua sortzen saiatzen gara.

Partekatu!