Gozaldi ingurumenaren alde

Lurrak milaka eta milaka urte bizirik daramatza , baina pixkanaka- pixkanaka pertsonak birikak, ibaiak, ozeanoak… suntsitzen ari gara, eta horrek ondorio latzak ditu bertan bizi garen bizidun guztientzat. Gaur, ekainaren 5a, egun garrantzitsua da,  horregatik, arazo horri buruz pentsatzea eta hausnartzea nahi dugu. Gaur, ekainaren 5a, ingurumenaren munduko eguna da.

Gu, eskaut bezala, natura babesten eta zaintzen saiatzen gara, gure neska-mutilei birziklatzen irakasten diegu, jakin dezatela zer ondorio dituen baso-soiltzeak,  baliabide naturalak nola erabili behar diren, beroketa globalaz eta klima-aldaketaz hitz egiten dugu , zeren bai, hori existitzen da, ez dira ipuinak.

Gure esku dago ingurumena zaintzea keinu txikiekin gauza asko aldatu ditzakegu, adibidez: garraio publikoa erabiltzea, ura eta argia aurreztea eta plastikoen erabilera murriztea. Bazenekien urtean pertsona bakoitzak 30 kilo plastiko sortzen dituela? Edo urtean 100.000 itsas animalia hiltzen direla plastikoaren erruz. Ingurumenaren  eguna une egokia da pertsona guztiok pentsatzeko nola lagundu dezakegun gure ondorengoek bizitzeko planeta on bat izan dezaten. Guk bezala, haiek ere bizitzeko leku garbi eta osasuntsua izatea merezi dutelako . Badira keinu eta ohitura txiki batzuk guri  kostatzen ez zaizkigunak gure egunerokotasunean inplementatzea eta egitea, ingurumena zaintzen lagundu ahal izateko.

Eta zuk zer egin planeta zaintzeko?

Partekatu!