2018-2019ko kurtsoa hastear dago

Kaixo familiak!

Dakizuenez, datorren igandean, urriak 21an 17:30n, Gozaldiko lehenengo topaketa izango dugu gure lokaletan. Adar guztiei deitzen diegu lehenengo topaketa honi parte hartzera. Uda pasata, elkar ikusiko gara eta kurtsoari hasiera emango diogu.

Gozaldi buruz interesa izanez gero, gurekin harremanetan jarri zaitezkete emailaren bidez (gozaldi@eskaut.org), telefonoz, (Cris 618 99 91 46,  Izar 682 40 06 20) edota kontaktu formularioaren bidez.

Igandera arte! Beti Prest!

Partekatu!